Ingeniaritza Dualeko ikasleen soluzio industrialei buruzko posterrak aurkeztu ziren Makina Erremintaren 20. Biltzarrean

2015/06/22 00:00:00 GMT+2
Aurkeztutako garapen industrial errealak biraketa automatikodun buru bertikalaren diseinua izan zen eta muntaga mugikorra duen fresatzeko makina baten monitorizazio nagusiaren hobekuntza izan ziren.

Ekainaren 10etik 12ra bitartean Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan metalmekanika arloko hainbat ikertzaile eta teknikari bildu ziren Makina Erreminta eta Fabrikazio Teknologien 20. biltzarrean.

Biltzarrean fabrikazio aurreratuari buruz interes handia pizten duten hitzaldi teknikoak egin ziren, manufacturing eremuko gai berritzaileen inguruko mahai inguruak antolatu ziren (Industria 4.0, Fabrikazio gehigarria, Zero defektuzko Fabrikazioa...) eta erakusketa gune handi bat eratu zen teknologia berri eta garapen errealak aurkezten ziren posterrak bertan zirela.

Ikusgai egon ziren posterretatik bi Patxi Gorosabel eta Daniel Blanco, IMHren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ikasle ohienak izan ziren (prestakuntza 2014n amaitu zuten). Aurkeztutako soluzioak ikasle zirela Ikerketa Zientifiko-Teknikoaren ikasgaian enpresan landutako garapenak dira.

Lehen kasuan Lan-Bat enpresarentzat biraketa automatikodun buru bertikalaren diseinua izan zen. Bestean, Soraluce S.Coop. enpresaren muntaga mugikorra duen fresatzeko makina baten monitorizazio nagusiaren hobekuntza agertzen da. Bi kasuak prestakuntza duala enpresan egiten zuten bitartean egin zituzten.