Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak komunikazioa aurkeztu zuen EDULEARN biltzarrean

2015/07/23 00:00:00 GMT+2
Nazioarteko hezkuntza eta teknologia uztartzen dituen nazioarteko batzar honetan UPV/EHU ordezkatuz, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako arduradun pedagogikoak garatzen diharduen tesi doktoralaren komunikazioa egin zuen.

EDULEARN IATED* erakundeak antolatzen duen biltzar garrantzitsuenetako bat da eta munduko hainbat herrialdeetako instituzio eta erakunde biltzen ditu eztabaida eta kooperazioa sustatzeko. Zazpigarren edizioa Bartzelonan burutu zen uztailaren 6tik 8ra bitartean eta 80 herrialde inguruko ordezkariak bildu zituen

IMHren kasuan, Josetxo Gutierrezek parte hartu zuen, IMHren Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolako Zuzendari Pedagogikoak, alegia. Donostiako Eskola Politeknikoko beste bi kiderekin batera, hirurak UPV/EHU ordezkatuz, aurkezpena egin zuten.

Aukeztutako ikerketak Mekanika arloko kontzeptu eta printzipio giltzarri batzuetan ikasleen ulermen mailaren ebaluazioaren emaitzak deskribatzen ditu, konkretuki, energiaren lehen printzipioan.

Ikerketa Gutierrez lantzen ari den tesi doktoralari dagokio eta hezkuntza esparruko aldizkari espezializatu batean argitaratuko da.

*IATED  (Teknologia, Hezkuntza eta Garapen Nazioarteko Akademia) nazioarteko hezkuntza eta unibertsitatearen kooperazioa sustatzen du Teknologia eta Zientziaren arloetan.

Ikerketa: WHAT DO ENGINEERING STUDENTS UNDERSTAND ON THE FIRST PRINCIPLE OF ENERGY IN MECHANICS AT INTRODUCTORY PHYSICS COURSES?