Ingeniaritza Dualaren CWIHE proiektua eredugarri NetWBL Erasmus+ biltzarrean

2015/10/08 23:00:00 GMT+1
Espainiako "Servicio Español para la Internacionalización de la Educación" agentziak IMHk zuzentzen duen "Cooperative and Work Integrated Higher Education" proiektua aukeratu zuen Europako agentziez osatutako sarearen 2. jarraipen biltzarrean eredu duala aurkezteko.

Ixaka Egurbidek IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan duela 20 urte garatzen dihardugun eredu Duala aurkeztu zuen urriaren 1-2an Lituanian, NetWBL -lanean oinarritutako ikaskuntza sareak antolatu zuen jarraipenerako 2. batzarrean.

Lehenengo egunean Ixakak CWIHE proiektua eta IMHren kasua ezagutarazi zituen eta bigarrenean eredu dualeko aditu bezala "panel discussion" baten parte hartu zuen.

NetWBL Europako 29 herrialdeetako agentziek osatzen dute. Sarearen helburua da Lanbide Heziketan eta Goi-Mailako ikasketetan Lanean oinarritutako irakaskuntza indartzea (Work based learning).