Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ikasturte akademikoaren hasiera

2021/07/28 18:45:00 GMT+2
Unibertsitate Graduko 2021-2022 ikasturteko prestakuntza formatu "bimodalean" hasiko da, aurrez-aurrekoa eta telematikoa txandakatuz.

Irailean itzuliko dira ikasgeletara Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ikasleak.

Osasun-protokoloa betez eta IMHko instalazioetan beharrezko egokitzapenekin jarraituz, irailaren 2an hasiko dute ikasturte berria Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduko 2., 3. mailako ikasleek eta irailaren 3an 4. mailako ikasleek.

Lehen mailako ikasle berriek irailaren 6an hasiko dute hastapen-astea, goizeko 8:30etako ongi etorriarekin.

UPV/EHUri atxikitako IMHko Ingeniaritza Dualaren Eskolako prestakuntza formatu "bimodalean" emango da, txanda-egutegi bati jarraituz, non ikasleak aurrez aurreko eskolak eta prestakuntza telematikoa txandakatuko duten, uneoro beren segurtasuna zainduz, eta covid-19ran bilakaeraren arabera sortuko diren egoerak kontuan hartuta.

Ongi etorri!