Informazio teknikak eta segurtasuna: Manualak IMHko webgunean
2008/07/06 23:00:00 GMT+1

IMH Webgunean manual batzuk sortuta dauzkagu euskaraz eta gazteleraz. Interneten informazioa bilatzeko eta sindikatzeko teknikak eta Oinarrizko Segurtasuna Interneten.
Interneten informazioa bilatzeko eta sindikatzeko teknikak
Internetek aukera ugari eskaintzen digu eta askotan galduta ibil gaitezke informazio-iturri amaigabe horretan. Zenbait kontu aztertuko dugu hemen: informazioa nola geureganatu, nola zentralizatu, eta informazio horrekiko interesa izan dezaketen pertsonekin nola lan egin.
SEGURTASUNA
Oinarrizko Segurtasuna Interneten
Interneteko segurtasuna oso kontuan hartu beharreko kontua da. Eskuliburuan horri buruzko hainbat nozio aurkituko dituzu: Antibirusak, Spyware-Programa Espioiak, suebakia, nabigatzailea, spam-zabor posta, pishing-keylogger-pc zombie..