Informatika doan edo ordainduz, Miramon Enpresa Digitalak Elgoibarren antolatu duen hurrengo mintegiaren gaia
Software egokia aukeratzea oso garrantzitsua da. Merkatuan dagoen eskaintza izugarria denez, askotan aukera bat edo beste hautatzea eta enpresa bakoitzerako sistema eragile, nabigatzaile edota ofimatikako programa egokiena zein den erabakitzea oso zaila izaten da. Mintegiaren helburua galdera horiei erantzun ahal izateko irizpideak ematea da. Gainera, enpresetan erabiltzeko doako tresnak dituen CD bat banatuko dute.
Mintegia, aurreko edizioan bezala, doakoa da eta izena emateko edo argibide gehiago izateko interesa dutenek 943 747 314 telefono zenbakira dei dezakete, cursos@miramondigital.com helbidera idatzi edota www.miramondigital.com orria bisitatu.
Elgoibarren, ikasturte barruan, guztira sei mintegi izango dira. Mintegi horietan hainbat proposamen izango dira informazioaren teknologiak ezartzeari modu eraginkorrean heltzeko. Programa osatzen duten gainerako mintegiak ondokoak dira: Biltegien kudeaketa infomatizatua eta eraginkorra (martxoak 21);Zer eduki beharko luke nire enpresaren webguneak? (maiatzak 11); Enpresan denbora eta baliabideak nola banatu (ekainak 20).
Mintegi-ziklo hau eGipuzkoa 2005 ekintza-planaren eta Euskadi Informazioaren Gizartean planaren hurrenez hurren Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutakoen baitan kokatzen da, izan ere, horien helburu da, beste hainbaten artean, Gipuzkoa lurralde aurreratua izatea enpresak informazioaren gizartean sartzeari dagokionez, konektatzeko aukerak eta merkataritza elektronikoa garatzearen bidez, hain zuzen ere.
Enpresa Digitala Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da eta honakoak ditu helburu nagusi: enpresaren barneko eragileak sentsibilizatzea eta prestatzea, informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiltzea lehiarako zein garrantzitsua den ohar daitezen, eta informazioaren gizarterako bidean aurrera egitea. Horrezaz gain, sarean negozio berriak garatzen laguntzea, ekonomia berriko profesionalei gaikuntza eta laguntza eskainiz.
Prentsa-harremanetarako: Silvia Turné 616 11 25 80