+INDUSTRY-n IMH CAMPUSeko proiektuak ezagutarazi ditugu.

2025/06/05 18:15:50 GMT+2
Europako eta bertako sareetan garatzen dihardugun Ingeniaritzako Fabrikazioa, Fabrikazio Digitala, Aditiboa, Steam eta Hezkuntza berrikuntza ardatz dituzten proiektuak aurkeztu ditugu gure erakustokira gerturatu direnei.

+INDUSTRY AdditƐD azokan gure standera gerturatu diren pertsona guztiei IMH Campusean garatzen ari garen proiektu batzuk aurkezteko eszenatoki ezin hobea izan da. Ingeniaritza Fabrikazioa, Fabrikazio Aditiboa, Fabrikazio Digitala, STEM eta Hezkuntza Berrikuntza izan ditugu ardatz:

🌀 #VLF4EU #Cove Lanbide Heziketa eta goi-mailako hezkuntza eraldatzen ditu teknologia murgiltzaileak integratuz, ikasleei gaitasun digital eta berdeak emateko. Aldi berean, fabrikazio arloko ETEen berrikuntza bultzatzen du, Europako ikaskuntza birtualeko lantegien aliantza baten bidez.

🌐 FIDELIA CDTI_innovacion #MEC
Berrikuntza ekosistema inklusibo bat sortzen du, Fabrikazio Adimenduna, Deep Learning eta Adimen Artifizialean garapen teknologikoa bultzatuz, lurralde maila ezberdinetan eragile nagusiak konektatuz.

📶 EHINA – AI REDGIO 5.0
Erreminten higadura neurtzeko sistema adimendun bat garatzen du, IA edge teknologian oinarrituta. Industria fabrikatzailean errendimendua eta eraginkortasuna optimizatzen ditu, denbora errealean monitorizazioa eta datuen etengabeko azterketa bidez.

🌉 #TECHBRIDGE #VET #Erasmus+
Sektore mekanikoko gaitasun-arrakala murriztea du helburu, prestakuntza-kurrikuluak merkatuaren eskaerara egokituz eta eskolak eta enpresak elkarlanean arituko diren plataforma bat sortuz.

🤖 #AI4Ed #Erasmus+
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak birdefinitzea du helburu, adimen artifiziala eta pedagogia berriak integratuz, bizitza osoko ikaskuntzan oinarritutako hezkuntza-sistema baten alde, hazkunde ekonomikoa eta kohesio soziala sustatzeko.

👩‍🎓‍🏭 YML Network – YMLBasque City Hub
Young Manufacturing Leaders ekimen ireki bat da, gazteen artean fabrikazio sektorean ibilbide profesionalak sustatzeko. Prestakuntza, mentoring-a eta nazioarteko jardueretan parte-hartzea eskaintzen ditu, gaitasunak eta ezagutzak garatzeko.

🧩 #ADDICOMP #Elkartek
Konposite termozurrunak eta termoplastikoen egungo fabrikazio-prozesuak ordezkatu edo osatu nahi ditu 3D inprimaketa-prozesuen bidez.

🔄 DUAL Transversalis – Interreg POCTEFA
Bizitza osoko prestakuntza duala (aldiberekotasuna) garatzea, mugaz gaindiko espazioan.

🕶️ #VIRTUALFAD #BOZIHezkuntza – Gipuzkoako Foru Aldundia
Fabrikazio Aurreratu eta Digitalaren sektorean ikaskuntza murgiltzaile eta lankidetzazkoa bultzatzea.

🙌 Eskerrik asko zuen interesagatik!