Industria 4.0k pertsona kualifikatuak behar ditu teknologia berrietan

2020/05/14 11:04:00 GMT+1
RPK Group, IDEKO Zentro Teknologikoa eta IBARMIA enpresetan IMHko Fabrikazio Digitalaren Unibertsitate Masterra egiten diharduten ordezkarien esperientziak jaso ditugu.

RPK Group, IDEKO Zentro Teknologikoa eta IBARMIA enpresen arabera, IMHko Fabrikazio Digitalaren Unibertsitate Masterrak garai digital honetako erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak dituzten profilak garatzen laguntzen die.

Hori da IMHk antolatutako Industria 4.0 Topaketa Birtualean jasotako ondorioetako bat.

IMHren aldetik eskerrak eman nahi dizkiegu topaketa birtualeko hizlari izan diren Javier Gordo, Gorka Unamuno eta Aitor Gintori, beren esperientziak kontatuz eta erakundeak murgilduta dauden proiektu teknologiak partekatuz izan duten prestutasunagatik.

Eskerrik asko, baita ere, berrogeita hamar bat lagunei, erakutsitako interesagatik eta ekimen hau ekitaldi bakan-berezia egiteagatik.