Industria 4.0 eraldaketa lortzeko proiekturik landu nahi duzu zure enpresan?

2019/07/29 18:30:00 GMT+2
Ezagutu itzazu Digital Manufacturing Unibertsitate Masterreko ikasle-langileek garatzen diharduten proiektuak. Zuk ere baliatu dezakezu masterra eta antzekoa martxan ipini zurean!

Industria 4.0 eraldaketa hainbat arlotan lantzen dute ikasle-langileek: Mantentze prediktiboa, enpresaren estrategia, fabrikazio gehigarria, ikusmen artifiziala, langileen prestakuntzan etabar.

IMHko DIGITAL MANUFACTURING unibertsitate masterrean profesionalak prestatzen ditugu enpresek behar duten jauzia gidatzeko. Interesatzen zaizu? Jar zaitez harremanetan IMHrekin: Zure kasua azaldu eta soluzio bidea aurkitzen lagunduko zaitugu!

Harremanetarako: Zigor Esnaola zigor@imh.eus edo bete formularioa

 

DIGITAL MANUFACTURING unibertsitate master dualean lantzen diharduten proiektuak:

 

1. MANTENTZE PREDIKTIBOA:  Makinen egoeraren etengabeko monitorizazioa eta ebaluazioa.

  • Entsegu bankua erabili entsegagarriak diren elementuen eredu analitikoak sortzeko.
  • Makina kopuru jakin baten datu-antzeman eta kontrol panela sortu.

2. ESTRATEGIA: ERALDAKETA DIGITALA

  • ETE baten eraldaketa digitala bultzatu.
  • Sail jakin batzuk eraldatu: Industria 4.0 eta Lan Arriskuen Prebentzioa.
  • Digital Twin – Biki Digitala

3. FABRIKAZIO ADITIBOA

  • Egituren 3D inprimaketa
  • Fabrikazio aditiboko zelula malguaren fabrikazio parametroen konbinazio onena identifikatu, nahi den pieza edo forma sortzeko, lortzeko, ezaugarri mekaniko,  termino edo estetiko jakin batzuk lortzeko kontuan izanik.

4. IKUSPEN ARTIFIZIALA

  • Prozesuaren egiaztatze eta produktuaren kalitatera orientatutako ikuspen artifizial sistema baten garapena

5. LANGILEEN FORMAKUNTZA

  • Lantegiko ataza baten formakuntza prozedura zehatz bat digitalizatu errealitate areagotuaren bidez.