INCRESSeko esperientzia Tknikaren jardunaldian
Martxoaren 15ean Tknikak transferentzia jardunaldi bat antolatu zuen, “ikasketa prozesurako eszenatoki berriak, zeharkako konpetentziak” gaiaren inguruan. Ekitaldi hau Lanbide Heziketako ikastetxeetako irakasle eta zuzendariei zuzenduta zegoen, eta hainbat adituk aurkezpenak eskaini zizkien bertaratuei.
Aditu horietako bat Imanol Ulacia izan zen, INCRESS gaitasunen kudeaketa lantzen duen IMHko taldeko kidea. Bere aurkezpenean, hezkuntza esparruan ekimena garatzeko metodologia baten diseinu, aplikazio eta ebaluazioaz hitz egin zien.
Honetaz gain, honako hauek ere izan ziren entzungai: “Training Innovation” (Asier Dieguez, Fondo Formación Euskadi), “ekimena eta ekintzailetza lantzeko konpetentzien garapenerako programa” (Mª Mar Etxebeste eta Belén Forniés, Bikume) eta “erreminta kaxa Lanbide Heziketaren zerbitzuan” (Joxerra Gómez, Tknika).