Incress: DBHtik Batxilergorako orientazioa eta Core Competence

2009/11/23 00:00:00 GMT+1
Incress-ek aste honetan bi proiektu aurkeztuko ditu, Oñatiko Elkar-hezi eta Zarauzko Lizardirekin egindako orientazioaren ingurukoa eta Norbait enpresarekin Core Competence-ari buruz egidakoa.
Autogarapen proiektua

Datorren azaroaren 26an, goizeko 900etan eta Lasarteko Berritzegunean, INCRESS, giza faktorearen garapena lantzen duen Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko taldeak, Euskadiko orientatzaile komunitateari APPA proiektua (Autogarapen Proiektua – Proyecto de Autodesarrollo) aurkeztuko dio. APPAren helburua da ikaslea bere orientazioaren protagonista izatea eta horretarako DBHko lehen mailatik Batxilergoko 2. maila arte dinamika eta laguntza jarduera batzuk antolatzen ditu.


Proiektuan Zarauzko Lizardi eta Oñatiko Elkar-Hezi Institutuek parte hartu dute. Hauekin batera ikasleen eta irakasleen orientazio prozesuaren diseinua eta prozesurako beharrezkoak diren erremintak ere diseinatu dira. Hemendik aurerra erreminta hauen esperimentazio prozesua abiatuko bi ikastetxeetan.


Core Competence

Bestalde, azaroaren 27an, goizeko 9.00etan eta Bilboko Bazkundearen Negozio Zentruan “Erakundeetan ezagutza zalbatzeko proposamenak esploratzen: 4 esperientzia, 4 ikuspegi”, jardunaldia burutuko da, Bazkundeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta. Jardunaldian enpresaren ezagutza kudeatzeko hainbat ikuspegi azalduko dira. Hauetatik bat INCRESSek Barakaldoko NORBAIT enpresarekin egin duena izango da, core-competence-n inguruan, hau da, enpresak dituen gaitasun medularretik abiatuta negozioaren kudeaketa antolatu.