IMH-INCRESSen eskutik Coaching saioa doan AFM Cluster enpresentzat
2020/05/12 10:42:00 GMT+2
Incressek, pertsonen garapenean espezializatutako IMHko aholkularitzak, AFM Clusterreko enpresen eskura jartzen du beste pertsona batzuekiko erantzukizuna duten zuzendariei zuzendutako doako bi coaching saio jasotzeko aukera.
COVID-19k sortutako egoerak pertsona batzuek azkar jardutea eragin dezake. Horrek blokeo, estres eta antsietate egoerak sortzen ditu, askotan arlo profesionalean ondorio garrantzitsuak dituztenak.
Enpresei babesa eman nahi die Incresek, desblokeo dinamikak landuz. Coaching tekniken bidez, gogoeta egitea eta jarduteko modu berriak bilatzea da proposamena, erabaki egokienak hartzeko.
Horretarako, Incressek honako hauek eskaintzen ditu:
2 saio doan (datak maiatzean eta ekainean zehaztu gabe daude):
- Aurrez aurrekoa
- Online (skype), enpresaren egokitasunaren arabera.
Interesdunek goizalde@imh.eus helbidearekin jar daitezke harremanetan eta AFM Clusterreko kide direla adieraz dezakete.