Inalcast-ek industria 4.0 nola ezarri duen ezagutu dute Ingeniaritza Dualeko ikasleek

2018/05/13 23:00:00 GMT+1
Carlos Maortua, Inalcast (Grupo Aliasa) enpresako gerenteak urteroko topaketa egin du ikasleekin antolaketarako-ingeniaritza ikasgaiaren eremuan.

Carlos Maortua, Inalcast (Grupo Aliasa) enpresako gerenteak urteroko bisita egin die Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako 3. mailako ikasleei, antolaketarako-ingeniaritza ikasgaiaren eremuan. Oraingoan bere enpresan industria 4.0ren inplantazioa ze momentutan dagoen azaldu die. Bere ustez, 4.0 iraultza ezinbesteko etengabeko hobekuntzarako erreminta da, enpresaren funtzionamendua hobetzeko. Biziki gure eskertza Carlosi, bere elkarlanagatik!