IMHtik Minnesotako Fabrikazio Aurreratua ezagutzen

2015/11/09 01:00:00 GMT+2
Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eta Minnesotako estatuko Kontseilaritzaren artean adostutako elkarlanari esker irakasle trukearen lehen fasean parte hartu dugu.

2015eko ekainean  Tknikaren eskutik Minnesotako Unibertsitateko South Central College eta 360 Centre of Excellence for Manufacturing erakundeko ordezkariek IMH bisitatu zuten. Helburua zen irakasleen elkar-truke elkarlana garatzea.

Honen fruitu, urriko azken 2 asteetan Josu Torrealdea IMHko Fabrikazio Aurreratuaren proiektuko arduraduna, Minnesotako Mankato-ko South Central Collegen izan da,  euskal Lanbide Heziketako beste 6 irakaslerekin batera, trukearen lehen fasean.  Egonaldian bakoitzari egokitu zaion ikastetxeko eguneroko jardueretan parte hartu dute eta enpresak bisitatu dituzte.

IMHren kasuan, aurreko ikasturtean landutako berrikuntza proiektuari begira, "fabrikazio aurreratua" nola lantzen ari diren aztertu du Josuk.

2016ko apirilean Minnesotako irakasleek bisita itzuliko digute eta gure artean izango ditugu.