IMHren Prestakuntza Dualaren esperientzia Bartzelonako ADECAT biltzarrean

2015/11/03 00:00:00 GMT+1
Kataluniako Dekoletatzaile eta Mekanizatzaile elkartean prestakuntza eta berrikuntzaren inguruan antolatu zuen 10. biltzarrean lanbide heziketari buruzko mahai inguruan parte hartu zuen IMHk

Ixaka Egurbide, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako zuzendariak parte hartu zuen Vallromanes-Bartzelonan urriaren 24an antolatu zen "10è Congrés ADECAT: Formació i innovació" biltzarrean. Egurbidek IMHk Prestakuntza Dualean duen esperientzia azaldu zuen eta Lanbide Heziketa Dualari buruzko mahai inguruan parte hartu zuen Fundazión Bertelsmann, Decfa (Decolletatge farrés) eta Kataluniako Hezkuntza Saileko ordezkariarekin batera.

ADECAT kataluniako Dekotelatzaile ta Mekanizatzaileen Elkartea da.