IMHren Ingeniaritza Dualak praktikak antolatu ditu gazte alemaniarrentzat

2013/04/11 00:00:00 GMT+2
IMHren Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskola eta Alemaniako Bildungs-Werkstatt Chemnitz gGmbH arteko elkarlanaren esparruan 6 gazte alemaniarrek euskal enpresetan egingo dituzte praktikak

IMHren Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskola eta Alemaniako Bildungs-Werkstatt Chemnitz gGmbH arteko elkarlanaren esparruan, Sajoiako hegomendebaldeko zentru honetako sei ikaslek euskal enpresetan egingo dituzte praktikak.

Ikasle alemaniarrek, Elgoibarko ingeniaritzan bezala, alternantzian ikasten dute eta atzerriko enpresetan esperientzia eskuratzeko egongo dira gurekin apirila-maiatzan zehar.