IMHren Goazen euskara planaren 2007ko balantzea

2008/03/13 00:00:00 GMT+1
Makina Erremintaren Institutuko Goazen euskara planaren 2007 urteko balantzea, 2008ko martxoaren 11an aurkeztu zuten IMHko ordezkariek Udaletxean

Alfredo Etxeberria Alkateak, Jon Peli Uriguen Udal Euskara Batzorde buruak, Isusko Diez Ahize-AEKko aholkulariak, Joxean Egaña IMHko zuzendariak eta Edurne Bilbao, IMHko komunikazio arduradun eta euskara koordinatzaileak parte hartu zuten ekitaldian.



2007ko egoera eta lortutako emaitzak


2007 urtea IMHren erabilera-planarentzat ona izan da. Duela 4 urte ekin zion euskararen erabilera sendotzeko planari, eta urtero kualitatibo eta kuantitatiboki emaitza hobeak lortu izan dira. Aurten ere hala izan da:

  • Goazenek HKS - Hizkuntzak Kudeatzeko Sistema landu, garatu, burutu eta IMHren zuzendaritzak onartu du.

  • 30+10 mintegia egin da bigarren urtez, 22 hizlari eta 90 parte-hartzaileekin.

  • Zerbitzu eta formazio orduen datuetan 2 puntuko igoera izan da, kasu batzuetan nabarmena heziketa ziklo, Ingeniaritza eta prestakuntza iraunkorrean kasu, oro har, euskarazko eskaintza egonkortu eta gora egin du.

  • Erabilerari dagozkion adierazleen kasuan gora beherak egon dira, adierazle batzuetan gora egin da (irteera dokumentuak, makinei dagozkien adierazleak, errotuluenak), baina dokumentu laburren adierazleak behera egin du (parteak, bilera-deiak, bilera-aktak, mezu elektronikoak), hala ere, egindakoaren ehunekoak altuak dira, % 60-70etik gorakoak.

  • Bestalde, aurten handitu egin da dokumentuak euskaraz sortzeko joera, esaterako web gune berriaren oinarri guztia euskaraz landu da eta euskaraz osatu dira edukiak, beraz euskaratu beharrean gazteleratu egin da. Incress taldean ere euskaraz iaz baino zerbitzu ordu gutxiago ixtea lortu bada ere, euskaraz egin direnak zuzenean euskaraz sortu dira gehienak, eta horrela kanpo itzulpena ez da behar izan. Gauza bera egin dugu barneko ingurumena eta prebentzioko errotuluekin, sortu edo euskaratu guk geuk egin ditugu.


2007ko adierazle nagusiak zenbakietan:



  • 1999an IMHn ez zen eskaintzen formazio eta zerbitzu ordurik euskaraz. 2007an euskarazko eskaintza %21ean kokatzen da (2006tik 2 puntu gora). Goranzko hazkuntza izan da aurten ia prozesu guztietan eta iazko jaitsierari buelta eman zaio.

  • IMHk euskaraz eskainitako zerbitzu-orduak 6.868 izan dira (guztira 32.853): Hasierako Lanbide Heziketan 6.060 %54,2 – Ingeniaritza Eskolan 456 %22 eta Prestakuntza Iraunkorrean 85 %0,9. Incressen 267, erdira jeitsi da.

  • Laneko jardunean euskararen erabilerari dagokionez: 2003an langileen %34ak egiten zuen lan euskaraz; 2007an %47 (13 puntu gora).

Euskaldunekin 2003an %52 zen; 2007an %60 (8 puntu gora)

  • Laneko jardunean idatzizkoari dagokionez: 2003an langileen %19ak euskaraz egiten zuen lan euskaraz; 2007an %27 (2007ko helburua ez bada lortu ere 2003-2005 urteekin alderatuta 7 puntu gora).

Euskaldunekin 2003an %19; 2006an %49 (30 puntu gora).

  • 2007ko dokumentu laburren %74a euskaraz idatzi dira. (iaztik 6 puntu behera). Nahiz eta jaitsiera izan, nabarmena da euskaraz bidalitako parteen eta bi eletan bidalitako mezuen igoera.






2007an burutu diren ekintza nagusiak:


  • Kudeaketa-planaren %73 burutu da

  • Zerbitzu eta Formazio orduetan 2 puntu gora, Bereziki: HLH eta IMH (3 mailetan: %45, %30, %15)‏

  • Prestakuntza Iraunkorra (LHI): GARATU 3tik 2 euskaraz; Eskaripeko 1 Elayri; Katalogoan 5 eskaini, bat bera ere ez da atera.

  • Lana euskaraz: Weba eta Incress proiektuak

  • Aldi bereko itzulpena 7 ekitalditan

  • Lantegiko makinak: CNC euskaraz ere %57

  • Langileen euskara ezagutza maila: EGA/2.HE %65 (96tik 62 lagunek), 14 euskaldun eta 15 formazioa (5 ikasi ez)‏.

  • Hizkuntzak Kudeatzeko Sistema: Politika berria

  • 3 itzulpen memoriak (teknikoa, administraziokoa eta incressekoa) eta glosategia martxan

  • Bikain ziurtagiriaren prozesuan parte-hartu enpresa pilotu bezala.

  • 30+10 Mintegia (22 hizlari, 90 parte-hartzaile)



Aurrera begirako erronkak. 2008ko lan ildo nagusiak:



  • Bikain ziurtagiria (CRM eta kanpo-harremanak hobetu eta Bai Euskarari (Ingeniaritza)‏

  • EHU-Ahize-IMH hitzarmena: Erabilera proiektua

  • Ingeniaritza: 2008-2009 ikasturtea prestatu (%60-45-30)‏

  • HLH talde mistoak landu eta Eleaniztasun proiektua

  • HKS Sistema ezartzen jarraitu

  • Itzulpen memoriak kudeatu eta Berariazko formazio plana

  • Makina berriak eta softwarea.

  • 30+10 Mintegia eta aldi bereko itzulpena 7 ekitalditan

  • Euskararen lan komertziala indartzeko proiektua



Hori guztia aurrera eramateko ezinbestekoa izango da aurrerantzean ere, IMHren zuzendaritzaren inplikazio zuzena, prozesu desberdinetako arduradunena eta orokorrean langile guztiena. Eskerrak ematea ere, orain arte prozesu hau aurrera eramatea posible egin duten guztioi eta aurrerantzean ere bide horretatik jarrai dezaten animatzen ditugu.






Planaren Helburua

Goazen egitasmoaren xedea euskararen erabilera Makina-Erremintaren Institutuan (IMH) sustatzea da. Institutuak 2003ko udazkenean abiatu zuen erabilera plana Ahize1 hizkuntza-aholkularitzarekin elkarlanean eta Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Azken urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ere lagundu diote ekimen horri.


Makina-Erremintaren Institutua Elgoibarren kokatuta dago, eta industriaren eta gizartearen zerbitzura dagoen berrikuntza teknologikorako zentroa izanik, prestakuntza teknikoaren eta teknologiaren hedapenaren eremuan kokatu du bere jarduera.


IMHk prozesu desberdinetan antolatua du bere jarduera:


  • HLH: Hasierako lanbide heziketa: Erdi mailako zikloak: Mekanizazioa, Makineria eta linea-eroabideen instalazio eta mantentze elektro-mekanikoa. Eta goi mailako zikloak: Proiektu Mekanikoen Garapena, Mekanizazio Bidezko Produkzioa eta Industri Ekipoen Mantenimendua.

  • Txandakako IMH Ingeniaritza Eskola: Unibertsitate mailako ikasketa hauek lana eta ikasketa uztartzen ditu.

  • Lanbide Heziketa Iraunkorra eta okupazionala: Langabetuentzat eta lanean ari direnak egunean izateko ikastaroak.

  • INCRESS: Langileen gaitasunak egoki kudeatzeko zerbitzu integrala eman enpresei.

  • ITE: Nazioarteko proiektuak, hezkuntzaren berrikuntzaren transferentzia egiteko: Malasia, Txina, Txile...

  • EKINBERRI: Europako berrikuntza proiektuak

  • EUSPEN: prozesu giltzarriak behar bezala gara daitezen lagungarriak diren gainontzekoak biltzen ditu bere baitan, hala nola administrazio orokorra, mantentze lanak, kalitate sistema, informazioaren teknologiak … .


Egitasmoaren Misioa


IMHk bermatu eta uztartu nahi ditu bezeroaren eskaera, zerbitzuaren kalitatea, banakakoen hizkuntza-eskubideak eta enpresetara iritsi arteko hizkuntza-katea.

Beraz, Hausnarketa estrategikoaren dokumentuan jasotakoari jarraituz, hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania eta ingelesa) oinarrizko gaitasuna izango duten teknikariak formatu nahi ditu.


Horretarako:

Euskara funtsezko hizkuntza izango da lanean, eta barne eta kanpoko harremanetan,

Inguruaren errealitatearekin eta bezero bakoitzaren beharrekin bat datorren eskaintza eleanitza sustatuko du,

beti ere, malgutasunez eta erakundearen barruko baloreak errespetatuz.



Metodologia


IMHk Ahize-AEK(1)rekin lankidetza adostu zuen plana garatzeko. 5 urte pasa ondoren, lankidetza honi esker IMHk euskara plana garatzeko oinarrizko autonomia lortu du, Ahizek aurreikusten zuen bezala. IMH eta Ahize Goazen plana elkarrekin garatzen joan diren heinean erronka berriak sortu dira eta horretarako elkarlanean jarraituko dute.


Goazen egitasmoak bi lan-ildo nagusi izan ditu hasieratik:

- Erabilera sustatu: hau da helburu nagusia eta sekula ahaztu behar ez dena.

  1. Erakundearen ohiko egitura eta funtzionamenduan txertatu euskara, eta horrela, proiektua iraunkortu, eta Ahizeren interbentzioa bukatutakoan ere jarraipena izango duela bermatu.

- Ildo honetatik, oso garrantzitsua izan da Zuzendaritzak hartu zuen erabakia, 2006eko kudeaketa-planean euskarari lotutako helburuak txertatzea. Orokorrean bederatzi-hamar helburu orokor izaten dira eta horietako bat euskarari dagokio. Helburu hori erabilera adierazle bati lotuta egoten da beti eta hori lortzeko ekintzak adosterakoan Ahizeren programen metodologiari erreparatu zaio eta Eusko Jaurlaritzak onartu duen EME (erabilera marko estandarra). Programak ondorengoak dira: erabili, ezagutu, motibatu, erakundetu, komunikatu, finantzatu eta ebaluatu.


Egitasmoaren kudeaketa-jarraipen lana Batzorde batek egiten du. Koordinatzaile batek eta teknikari batek egiten dute dinamizazio lana, baina helburuak eta ekintza, gainontzekoak bezala, erabaki eta gauzatzen dira:


  1. Euskara batzordeak, helburu orokorra eta ekintza nagusiak proposatzen dizkio Zuzendaritzari.

  2. Zuzendaritzak proposamenak aztertu, egokitu eta dokumentu batean jasotzen ditu Patronatuak eztabaidatu eta onartzeko.

  3. Prozesu bakoitzak helburu zehatz eta ekintzen bitartez garatu du Patronatuak onartutakoa. Gauzatuko den Kudeaketa-plan horrek zuzendaritza eta Patronatuaren oniritzia behar du.

1 Ahize hizkuntza-aholkularitza AEKren baitan sortutako zerbitzua da, euskararen erabilera sustatzeko erakundetan eta gizartearen zenbait sektoretan.