IMHren Goazen euskara planaren 2006 balantzea

2007/03/16 01:00:00 GMT+2
Eskarazko zerbitzu eta formazio eskaintza %19an kokatu da 2006an, Ingeniaritza Eskolak %12 eta Incress aholkularitzak %9 ko igoera izanik.

Makina Erremintaren Institutuko Goazen euskara planaren 2006 urteko balantzea, 2007ko martxoaren 14an aurkeztu zuten Udaletxean Marivi Aguirregomezcorta Alkateak, Miren Arrieta Euskara zinegotziak, Mikel Urdangarin Ahize-AEKko aholkulariak, Joxean Egaña IMHko zuzendariak eta Edurne Bilbao, IMHko euskara koordinatzaileak.

2006eko egoera eta lortutako emaitzak

IMHren barnean euskararen erabilera plana martxan jarri zenetik (Goazen egitasmoa) hainbat aurrerapauso eman dira, eta euskararen biziberritze zein kalitatean hobetu da. Urte hauetan lortutako emaitzak handiak izan dira eta euskararen erabileran urrats kuantitatibo eta kualitatiboak eman dira.

Besteak beste 2006eko erabilera eta idatzizkoari dagokion zenbait datuk aditzera ematen digute IMH-en eman diren lorpenen berri:

  • 1999an IMHn ez zen eskaintzen formazio eta zerbitzu ordurik euskaraz. 2006ean euskarazko eskaintza %19an kokatzen da.
  • IMHk eskainitako zerbitzu-orduek behera egin dute (guztira 6.108 ordu eman dira, HLHKo talde mistoak ez dira kontatu, iaztik %5 jeitsi da), Hasierako Lanbide Heziketan talde gutxiago sortu direlako. Ingeniaritzan eta Incressen orduek gora egin badute ere (%12 eta %9 hurrenez hurren).
  • Ikusmira orokor horretatik plana abiatu zenetik atzera egin dugu HLHn. Ikasle-jaitsiera egoera demografikoaren ondorioa denez, 2011 urtea arte iraun dezakeen inflexio-puntu batean gaudela uste dugu, eta talde mistoak ongi kudeatzea izango dela hurrengo urteetako gakoetako bat. Horretaz gain, Ingeniaritza eta Incressen goranzko joerari eutsi, eta LHIren lan komertziala indartzea.

Laneko jardunean euskararen erabilerari dagokionez:

  • 2003an langileen %34ak egiten zuen lan euskaraz; 2006an %51 (17 puntu gora).
  • Euskaldunekin 2003an %52 zen; 2006an %61 (9 puntu gora)
  • Laneko jardunean idatzizkoari dagokionez: 2003an langileen %19ak euskaraz egiten zuen lan euskaraz; 2006an %34 (%15 igo da).
  • Euskaldunekin 2003an %19; 2006an %46 (27 puntu gora). 2006eko dokumentu laburren %78a euskaraz idatzi dira. (iaztik 10 puntu gora)

Bestalde kontutan hartu beharrekoak dira ere prozesuz prozesu eman diren lorpenak:

  • Kudeaketa-planaren %79 burutu da
  • IMH Ingeniaritza Eskola: 2. ikasturtea bi adar eta progresiboki igo: 6 irakasgai 1. mailan %30 / 3 irakasgai 2. mailan %15
  • Incress: 10 proiektu
  • LHI: GARATU 2/5; Eskaripeko 1 adostu; Katalogoan 5 eskaini
  • Aldi bereko itzulpena 7 ekitalditan
  • Lantegiko biltegi automatikoa eta 12. makina euskaraz
  • EGA/2.HE %59 eta 15 lagunek berariazko formazioa
  • Hizkuntzak Kudeatzeko Sistemaren zirriborroa
  • 3 itzulpen memoriak eta glosategia martxan
  • 30+10 Mintegia
  • HPSrekin hitzarmena

Aurrera begirako erronkak

Bukatzeko, lorpenak kontutan hartzekoak izanik ere, oraindik badago IMHren barnean zer hobetu euskararen normalizazioan aurrerapausoak ematen jarraitzeko. Helburu hau aurrera eramateko asmoz, adostuak ditu eta lantzen ari da 2007ko lan ildo nagusiak:

  • Ahozko/Idatzizko erabilera adierazleetan 5eko igoera
  • Euskararen lan komertziala indartu: LHI eta Incress
  • IMH Ingeniaritza Eskola: 2007-2008 ikasturtea prestatu (%45-30-15)
  • HLH talde mistoak landu
  • Diagnostikoa (EME) eta hizkuntza-politika egokitu
  • HKS Sistema ezartzen jarraitu
  • CRM softwarea, MUPEM eta FAGOR makinak
  • Itzulpen memoriak eta Berariazko formazio plana
  • 30+10 Mintegia eta aldi bereko itzulpena 8 ekitalditan

Hori guztia aurrera eramateko ezinbestekoa izango da aurrerantzean ere, IMHren zuzendaritzaren inplikazio zuzena, prozesu desberdinetako arduradunena eta orokorrean langile guztiena. Eskerrak ematea ere, orain arte prozesu hau aurrera eramatea posible egin duten guztioi eta aurrerantzean ere bide horretatik jarrai dezaten animatzen ditugu.

Goazen euskara planak baditu erakunde-kolaboratzaileak: Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.