IMHren esperientzia duala azaldu da Jaurlaritzak 10 erkidegorekin egindako topaketan

2019/01/16
Unibertsitate+Enpresa estrategian emandako pausoen berri eman dizkie Hezkuntza sailak.

Topaketa_2.jpg

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Unibertsitate Dualari eman dion bultzadaren gako nagusiak azaldu zizkieten atzo Adolfo Morais eta Miren Artaraz sailburuordeek eta Cristina Uriarte sailburuak 10 autonomia erkidegotako arduradunei, Aragoi, Asturias, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Balear Uharteak, Madril, Murtzia, Nafarroa eta Valentzia, alegia.

Unibertsitatea+Enpresa estrategiaren barnean, EAEn 22 titulazio dual sortzea sustatu da, euskal unibertsitate guztien eta enpresen inplikazioarekin.

Topaketan Ixaka Egurbide IMHko Zuzendari Gerenteak IMHk Unibertsitate Dualean duen 23 urteko esperientziaren gakoak azaldu zituen.