IMHren 25. urteurreneko ekitaldi ofiziala: Asmaola eraikin berriaren inaugurazioa

2016/04/12
Apirilaren 19an, arratsaldeko 15.30etan izango da IMHko instalazioetan.

IMHren  XXV URTEURRENA OSPATZEN DUGU!

Esker on handi berezia egindako ibilbidean bidelagun izan zaituztegun guztioi!

Bidelagun izan zaituztegun pertsona guztiekin ospatu nahi ditugu 1991an abiatu genuen 25 urteko ibilbidea. Eta nola? 1989an Fundazioa sortzeko erabakia hartu zuten enpresa, sindikatu, erakunde eta Elgoibarko Lanbide Heziketa Institutuko irakasle taldearen prozesu partekatu baten ondorioz, jardueraren bilakaeran, instalazio berri eta horrek suposatzen duen jarduera berriekin.

ASMAOLA eraikin berriraren inaugurazioa

Instalazio eta eraikin berria inauguratu, eta Lanbide Heziketako Sistematik enpresentzat berrikuntza aplikatuaren TKgune estrategia berria aurkezten dugu.

XXV. urteurreneko testuinguruan, iritsi zaigu IMHren eraikin berria inauguratzeko garaia (apirilaren 19an). Bertan, Asmaola proiektuaren jarduera islatzen da; Asmaola hazi egin da eta egun Lanbide Heziketako 13 zentrok osatzen dute, sarean lan eginez eta beste sektoreetan diharduten beste zentro batzuekin lanak partekatzen dituzte, guztia TKGUNE Fabrikazioa proiektu estrategikoan.

25 urte hauek balioan ipini nahi ditugu:

  • Lanbide Heziketako heziketa zikloetan 2.000 ikasletik gora ikasi dute, Ingeniaritza Dualean 500etik gora. Horrez gain, 50.000 lagunetik gora egin dituzte Prestakuntza Iraunkorreko ikastaroak, enpresek eta langileek behar eta nahi zituzten teknologien inguruan.
IMHren oraina eta geroa markatuko dituzten aukera-egoerak:
  • Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren abiatzea, Fabrikazio Aurreratuaren Nodo bezala;
  • Hedatze-prozesuen aldeko apostu sutsua: Ingeniaritza Dualae ta TKgune Fabrikazioa;
  • Lanbide Heziketa eta Ingeniaritza Duala ikastea bideratuko duen eskaintza, Europako erreferentziak jarraiki;
  • eta gure nazioarteko jardueraren ahalegina, CSMCrekin elkarlana garatuz.

IMHren XXV URTEURRENEKO EKITALDI NAGUSIAREN EGITARAUA (2016-4-19)

 

EGITARAUA (2016-4-19)

  • 15:30 Akreditazioa eta bisita egiteko esleipena
  • 16:00 Ekitaldi ofiziala
  • 16:45 Pintxoak Museoan eta Asmaola eraikinaren bisitak taldeka

 

Ekitaldira etortzeko gonbitea eta baieztatzea beharrezkoa da. Etortzerik nahiko bazenu apirilaren 15 idatzi edurne[abildua]imh.eus helbidera.