IMHrako lan-poltsa: INCRESSeko Zuzendaria

2011/09/06 23:00:00 GMT+1
Giza baliabideetan diharduen IMHren negozio unitateko zuzendari izateko interesa baduzu, bidali CVa

ARDURAK:

  • Negozio unitatearen kudeaketa komertziala eta merkatu eta bezero berriak lortzeko lana lideratu.
  • Bezeroen beharrei erantzungo dien produktu/proiektu berrien sorkuntza lideratu.
  • Negozio unitatea kudeatu (helburuak, baliabide materialak, pertsonak ...).


* Horrez gain IMHren Giza Baliabideen politika praktikan jartzeko ardura izango du.
   
BETEKIZUNAK:

  • Eskarmentua giza baliabideen aholkularitzan
  • Eskarmentua pertsonen kudeaketan
  • Negozio sareak sortzeko gaitasuna
  • Lideratzeko gaitasuna
  • Komunikatzeko gaitasuna
  • Euskara eta gaztelania menperatzea ezinbestekoa
  • Inglesa jakitea baloratuko da


Eskaintzen dena: berehala laneratzea eta antolakuntzako Zuzendaritza Taldearen soldata-bandarekin lerrokatutako ordainsaria.

Harremanetarako Interesa duten pertsonek idatz dezatela hemen, bidal dezatela CVa emailez imh [abildua] imh [puntu] es helbidera, edo posta arruntez IMH Azkue Auzoa, 1 – 20870 Elgoibar helbidera, harremanetarako telefonoa zehaztuz.