IMHn lan egin: Txinako CSMC ikastetxerako irakaslea

2019/01/16
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH) Tianjin CSMC Institute ikastetxerako irakaslea behar du.

Tianjin, Txinako CSMC Institutua irakasle lan eskaintza.

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH) Tianjin CSMC Institute ikastetxerako irakaslea behar du.

Betebeharrak

  • Txinan dagoen CSMC ikastetxean ikasgai desberdinak irakastea fabrikazio, diseinu eta/edo mekatronika arloetan.
  • Ikastaroaren planifikazioa, kudeaketa eta koordinazio lanak
  • Txinako ikastetxean IMHko koordinazio eta ordezkaritza lanak egitea

 

Eskatzen da

  • Ingeniaritza ikasketak
  • Ingelesa jakitea
  • Autonomia eta iniziatibaduna
  • Harremanetarako gaitasuna

 

Baloratuko da

  • Lanean edo irakaskuntzan esperientzia
  • Irakaskuntzarako formakuntza (Lanbide Heziketako irakasle izateko profesionaltasun ziurtagiria edo antzekoa)
  • Euskara jakitea

 

Eskaintzen da:

  • Urtebeteko lan kontratua, epe erdi/luzerako aukerarekin.
  • Bidaia, ostatu eta mantenu gastuak enpresaren kontura.



Hautagaiek bidali CV a imh@imh.eus helbidera 2019ko otsailaren 10 baino lehen. ERREF: TXINA  www.imh.eus