IMHn lan egin: Metrologia irakasle-aholkularia

2017/07/06 00:00:00 GMT+2
Goi-mailako heziketa zikloko profil euskalduna, metrologia eta kalitatean ezagutzak, eta autonomia eta kudeaketarako gaitasuna izan beharko du.

FUNTZIOAK

  • Metrologia alorreko ikastaroak ematea
  • Enpresekin metrologia proiektu eta zerbitzuetan parte hartzea.
  • Metrologia laborategiaren kudeaketa


ESKAKIZUNAK

  • Goi mailako heziketa zikloa
  • Metrologia ezagupenak (Metrologia Dimentsionaleko ekipamenduen kalibrazioa, “Pcdmis cad ++” , “Mcosmos” eta “M3” programak, neurketa-besoa, rugosimetroa, durometroa etab.)
  • Kalitate arloko ezagutzak
  • Autonomia eta Kudeaketarako gaitasuna
  • Euskara menderatzea


BALORATUKO DA

  • Irakaskuntzan esperientzia.
  • Ingeniaritza ikasketak
  • Ingelesa jakitea

 

Interesik baduzu bidali zure CVa PDF formatuan imh[abildua]imh.eus helbidera errefentzian METROLOGIA IRAKASLE-AHOLKULARIA idatzita.