IMHko Zikloetako ikasleak Danimarkan

2011/02/14 01:00:00 GMT+2
The Gap between schools and enterprise skills Leonardo proiektuarekin lehen egonaldia egin dute Odensen

Otsailaren lehen astean "Enpresen gaitasunen eta eskolen arteko hutsunea gaitzat duen" Leonardo proiektua dela eta IMHko 3 ikasle (diseinuko 2 eta muntaiko 1) bi irakaslerekin egon dira Danimarkan.

Aste honetako helburua izan da Danimarkako Lanbide Heziketako sistema, ikastetxe bat (http://www.sde.dk) eta honekin lanean diharduten enpresa batzuk (REA ; Alfalaval ; Haarslev ) ezagutzea.

Danimarkan ezagutu zuten errealitateari buruz  aipatzekoa da lanbide heziketako ikastetxeak oso handiak direla (bisitatu zutenak 6.000 ikasle zituen), proiektuetan oinarritutako irakaskuntzan oinarritzen direla eta ikasi-lan txandakatze sistema erabiltzen dutela, honetarako ikasleengan lortzea nahi duten gaitasunak lantzeko ibilbidea ondo definituta izanik. Beste datu interesgarri bat honakoa: Danimarkan ikasleen %30ak ikasten dute lanbide heziketa, %45 unibertsitatea, %17,8 unibertsitatera bideratutako lanbide heziketa eta %4,6 hezkuntza sistematik kanpo gelditzen dira.

Hurrengo egonaldia Norbegian izango da apirilean.