IMHko ziklo industrialetan eskaintza berria: lan eta ikasi.

2007/05/29 23:00:00 GMT+1
Aukera izango da 2007/08 ikasturtean IMHko Goi Mailako Heziketa Zikloetako Mekanizazio bidezko produkzioa eta Industri ekipoen mantenimendua ikasten eta lanean egitea Ate irekien jardunaldiak...

Benauladietako errelebo handiarekin azken 20 urteetako jaiotze tasa bajuekin, enpresa askok langileak kontratzeko arazo larriekin dabiltza. Egoera honek ere badu eragina lanbide heziketako ikastetxeetan ez baititu ikasle nahiko enpresek duten beharrei erantzuteko.

Egoera honen aurrean IMHn enpresa eta erakundeekin gaia aztertzen jardun dugu eta ondorioz fabrikazioko eta muntaiko goi-mailako ziklo industrialak lehen urtetik ikasten eta lanean egiteko aukera eskainiko dugu. Helburua da ikasleak ikasten duen aldi berean ordaindutako lana egitea, laneratzea aurreratzeko eta honela, enpresek duten beharrari nolabait erantzuteko.

Proiektu pilotu honek Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren sustapena izango du Euskadiko lau ikastetxeetan: Santurtziko LH, Gasteizko Mendizabala, Usurbilgo LH Eskola eta IMHn .

Beraz, aukera izango da 2007/08 ikasturtean IMHko Goi Mailako Heziketa Zikloetako Mekanizazio bidezko produkzioa eta Industri ekipoen mantenimendua ikasten eta lanean egitea. Txandakatzeak ezaugarri hauek izango ditu:

  • Lana eta ikasketak %50ean txandakatuko dira, ikasi 4 orduz goizez eta lan egin 4 or 4duz atsaldez, beti ere eguneko ordutegian.
  • Formazioa eta lana 3 urtez luzatuko da (heziketa zikloek 2 urte diraute).
  • Ikasleek lehen kurtsoan abendura arte ikasi egingo dute eta urtarrilean abiatuko dute ikasketa-lanaren txandakatzea. Kontratua denbora partzialekoa izango da, eta soldata kontratatuko duen enpresak erabiltzen duen konbenioaren arabera.
  • Enpresek Jaurlaritzaren diru laguntzak jasoko dituzte, ikaslea lanean egokitzeko beharrezkoa izango duen enpresa-tutoretza errazteko.
  • Berdintasunaren legeari jarraituz, txandakako eredu hau egingo duten pertsonen erdiak emakumezkoak izango dira.