IMHko web gunea berritu dugu

2007/11/09 00:00:00 GMT+1
2.0. ildoa jarraituz IMHrengana zuzentzen zareten pertsona, enpresa eta erakundeen ikuspegia landu eta zerbitzu eta atal berriak eskainiko ditu.

Eskaparate hutsa alde batera utzi eta web berriarekin IMHk gune erabilgarria sortu nahi izan du, bere bezeroei ahalik eta zerbitzu hurbilagoa emateko helburuarekin.

IMHngana zuzentzen diren pertsonentzat, enprentzat eta erakundeentzat orientazio zuzenarekin landu ditugu oinarriak eta geroz eta zerbitzu gehiago sartuko ditugu webaren bidez egin ahal izateko.


Azken bolaran indarrean Interneten dauden irizpideak jarraitu ditugu web berria antolatzeko: hizkuntza bakoitzak bere izakera mantenduko du, ahalik eta esteka zuzenenak izango ditu, eta erabiltzaileentzako zerbitzu zabala web bidez egin ahal izango da.


Bilatzaile orokorraz gain heziketa iraunkorreko ikastaroak aurkitzeko ere bilatzaile berezia prestatu dugu.


Plataforma software librean oinarrituta diseinatu da aurrekoa zen bezala, bertsio aurreratuago batekin  (Plone). Hain zuzen software libreak hizkuntzaren trataera eleanitza errazten du, eta honi esker euskarazko edukien trataera hobeago bat ere lortu dugu.


Kaleratu badugu ere, froga fasean egongo da hurrengo egunetan eta beraz akats eta eragozpenak gerta daitezke. Ahalik eta azkarren konpontzen saiatuko gara.


Proiektu berria SPRIko Hobeki digitalaren diru laguntzari esker garatu da.