IMHko Txandakako Enpresa Ingeniaritzako ikasturte berria inauguratu da
Joan den urriaren 13an, 2003-2004 ikasturte akademikoa inauguratu zen Txandakako Enpresa Ingeniaritzako lehen eta bigarren kurtsoko ikasleentzat (hirugarren kurtsokoak atzerrian daude praktiketan).
Ikasketak hasi berri dutenek bigarren kurtsoko ikaskideen aholku eta iradokizunak entzun ahal izan zituzten, prestakuntzari nola ekin eta lehen kurtsoan zehar antolatu beharko duten bidai-proeiktuari buruz.
Azkenik, Eleazar Rayak, ingeniari prestakuntza bukatu berri, Ingeniaritzako ikasle bezala izandako esperientziaren balorazioa egin zuen. Ikasi eta lanean batera aritzeak suposatzen duen esfortzua kontutan izanik, "Denbora gure alde aprobetxatzen eta inbertitzen jakin behar dugun balorea da eta batera lan egin eta ikasteak profesionalki enpresan integratu ahal izateko pertsona bihurtu nau, beharrezkoa den ezagutza eman bait dit, izan ziren entzuleei adierazi zizkien gogoeta batzuk.
Bigarren kurtsoko ikasleak zuzenean hasi ziren ikasturtearekin; lehenengokoak ordea jarduera ezberdinak egingo dituzte hasierako aste honetan, beraien arteko giro ona sortu, elkar ezagutu eta talde dinamika sortzeko helburuarekin.