IMHko Teknikariak, ikastetxeen kudeaketa-ri buruzko kurtso bat eman dute Rosarion, Argentinan
Ixaka Egurbide eta Juantxo Mendikute, Makina Erremintaren Institutuko eta Usurbilgo Lanbide Eskolako teknikariek, Ikastetxe establezimenduen kudeaketari buruzko eta Ikastetxeetan ISO 9000 Normaren aplikazioari buruzko ikastaroak eman zituzten maiatzean. IMHk, Rosario Zazpirak Bat euskal ikastetxearekin batera formazioa koordinatu zuen, Eusko Jaurlaritza eta Rosario udalerriaren hitzarmena dela eta.
Akordionaren bigarren zatiak ere, sei tornu eta bost fresagailuren dohaintza suposatu du. Rosarioko ikastetxe tekniko guztientzat erabilgarriak izango dira makinak eta toki finko batetan egongo dira kokatuta.
Itunaren lehenego zatia 2003an bete zen, Euskal Herriko gobernuak azken belaunaldiko 25 tornu eman zituen eta teknologia berriei buruzko gaitasunak lortzeko 4 asteko kurtsoa eman zieten zortzi irakasleri IMHn. Proiektu guztiaren zenbatekoak 182.500 gainditzen ditu.