IMHko Postalen lehiaketa 2009

2009/12/03 00:00:00 GMT+1
IMHk urtero bidaltzen duen Gabonetako postala egiteko IMHko langile, ikasle (Ziklo eta Ingeniaritza), irakasle, IMHKide eta IMH Facebookeko lagunen artean irudi eta testu lehiaketa antolatu dugu.

Posta-lehiaketa Elgoibarko TXARRIDUNA Jatetxearen laguntzarekin antolatu dugu.

logotipo restaurante txarriduna


BALDINTZAK

  • Gabonetako mezua izatea.
  • IMHko logoa izan behar du bertan.
  • Gaia: IMHren 20. urtemuga (2009ko abenduan)
  • Euskarazko testua izatea.
  • PDF formatuan bidali hona: imh[abildua]imh.es   

BALORATUKO DENA


  • Aurkeztutako lanaren originaltasuna eta konposizioa.
  • Erabilitako euskarazko testuaren kalitatea eta jatortasuna.
  • Irizpideak betetzea.

EPEA

  • Abenduaren 3tik 10a arte

EPAI-MAHAIA

  • Euskara batzordeko kideak.
  • Epai-mahaia abenduaren 11n batuko da irabazlea aukeratzeko.

SARIA

  • 2 lagunentzako afaria Elgoibarko Txarriduna Jatetxean..
  • Irabazlearen postalarekin IMHk 2009ko Gabonetako postal elektronikoa egingo du (postalean irabazlearen izena agertuko da)
  • Lanik onenak webgunean jarriko ditugu