IMHko Lantegiko Eguneratze Planaren aurkezpena

2008/05/13 00:00:00 GMT+2
Datorren maiatzaren 28an, atsaldeko 18:00etan Fabrikazio eta Muntaiko Eguneratze Planaren gauzatzea aurkeztuko da, Iñaki Mujika Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkatea bertan izango ditugula beste agintarien artean.
Sarrera

2005ean, gogoeta prozesu berria garatzen zela eta aldi berean, IMHn hiru urtetako plana definitu zuen ekipamendua eguneratu eta makinaria aurreratua eskuratzeko, prestakuntza teknikoak aurre egin behar izaten duen meatxu nagusienetako bat sahiesteko: amortizazio intzidentzia eta zaharkitzea.

Plana 2006an abiatu zen eta 3.3 M eurotako inbertsioa suposatzen du. Finantziazioan zuzenean parte hartzen dute Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eta enpresa parte-hartzaileek, deskontu garrantzitsuak emanaz.

Aurkezpenaren helburua
Aurkezpenarekin lortu nahi da bertaratuko direnei Eguneratze Planaren helburu eta ezaugarriak transmitizea, bai eta egin diren eta abian dauden inbertsioak.

Eguneratze Planaren ezaugarriak

Uztartze estrategikoa: 2006-11 Plan Estrategikoak ildo estrategikotzat azpimarratzen du Fabrikazio Mekanikoan Europako ikastetxe erreferentea eratzea, erantzuna emango duena pertsonen garapenari eta enpresek duten gaitasunen beharrei.

Erreferentzia Sektoreak: Makina erreminta, automobil-laguntzaileak, aeronautika-aeroespaziala, eolikoa, moldegintza, osasungintza (protesiak).

Teknologiaren bilakaera:

  • Mekanizazio-teknologiak: mekanizatzeko material berriak, multiprozu-makinak, mekanizazio mugak handitzea, interpolatutako ardatzak handitzea, goi-mailako errendimendua, ebaketa-erreminta berriak, ingurumen-babesa,...

  • Muntaiko-teknologiak: material berriak, multiprozesu makinak, “mekanizazio-muntai-tratamentu” zerbitzuen integrazioa, sistema mekaniko, elektriko, elektronikoen integrazioa, IKT, ingurumen-babesa, goi-mailako prestazio dinamikoak (zurruntasuna, bibrazio kontrolak,...)

Aurreikusitako emaitzak

Eguneratze Planak ahalbideratuko du:

  • Hasierako Lanbide Heziketari edukin berriak gehitzea.

  • Enpresa, profesional eta irakasleentzat Prestakuntza Iraunkorreko katalogo aurreratua garatu eta inplantatzea.

  • Berrikuntzaren barrutian eta sektore industrialeko ete-ekin (enpresa txiki eta ertainekin) zerbitzu teknologikoen eskaintza garatu eta inplantatu,

  • Fabrikazio eta muntaiko prozesuetan praktika on eta teknologiaren transferentziari buruzko zabalkunde jardunaldiak antolatzea.

  • Profil profesional berria garatzea: “Prozesuen Teknikari Irakaslea” edo “Irakasle Aholkularia”.


IMHko Lantegiak 1.725 metro karratu ditu.
Ekipamendu eguneratua: ikusi zerrenda...