IMHko lankideek baietza eman diote ALDAHITZ proiektuari

2016/02/25 01:00:00 GMT+2
Beti euskaraz egingo lizukeen lankidea egunero alboan bazenu zuk zer egingo zenuke?

Soziolinguistika Clusterrak antolatutako ALDAHITZ proiektuan parte hartzea adostu dute IMHko Muntai Arloko kideek eta Ingeniaritza Dualeko-Asmaolako kideek.

Hizkuntza ohiturak aztertzen dituen proiektua IMHn euskararen erabileran gora egiteko baliatuko dugu. Guztira 15 laguneko 2 talde, hauetan euskara hutsean egingo duten 8 "eusle"-rekin. Hilabete batez "Eusleek" euskara hutsean egingo diete beraien lankideei. Ondorengo hilabetean gelditu, atseden hartu eta apirilean beste hilabetez ekingo diote.

Talde bakoitzak onartu du esperientzia egitea. Taldeek aukeratu dituzte beraien "Eusleak" eta koordinatzaileak. Eutsi beraz euskarari eta ekin aurrera!