IMHko lanbide heziketako zikloen fitxaje berriak

2011/09/07 23:00:00 GMT+1
Aste honetan zikloetako lehen mailakoek ikasturteko aurkezpena eta ikasle ohien hitzaldiak izan dituzte. Ingeniaritzako lehen mailakoek irailaren 12an ekingo diote ikasturteari

Aurreko astean ingeleseko ikastaro trinkoa egin ondoren, irailaren 6an ongi-etorri ekitaldia izan zuten lehen mailakoek. Guztira 191 ikaslek ikasiko dituzte aurten heziketa zikloak Elgoibarko IMHn, 96 lehen kurtsoan eta 95 bigarrenean. Elgoibartarrak guztira 43 dira, hau da, %22,5a, eta emakumezkoak guztira 11 (%6). Azken bi datu hauek iazkoarekin parekatuta mantendu dira.

Datuak arloka eta goi-mailakoetan, Fabrikazio mekanikoko diseinuan 27 ikasle, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioan 25, Industri Ekipoen Mantenimenduan 55. Erdi-mailan, mekanizazioan 45 eta Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektro-mekanikoan 28 ikasle.

Bestalde, gogoratu Txandakako IMH Ingeniaritzaren 1 mailako ikasleak irailaren 12an abiatuko dutela kurtsoa hilabeteko prestakuntza trinko batekin eta enpresetan urriaren 13tik aurrera hasiko dira. Bigarren mailakoek atzerriko misioan dihardute orain, hau da 12 astez atzerriko enpresa batean lanean eta hirugarren mailako ikasleek karrera amaierako proiektua irailaren amaieran aurkeztuko dute. Bitartean ikasten eta lanean dihardute (3 egun lanean, 2 eskolan). Guztira Elgoibarko Txandakako IMH Ingeniaritzak 100 ikasle-langile inguru prestatzen ditu urtero