IMHko Lanbide Heziketako ikasleak atzerrira joango dira Erasmus bekekin enpresetan praktikak egiteko asmoz

2024/02/23 17:30:00 GMT+2

IMH Campuseko Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako 6 ikaslek erronka izugarria biziko dute ondorengo hilabeteetan. Ikasteko grinak eta bizipenak zabaltzeko nahiak bultzatuta, gazte hauek esperientzia honetan murgilduko dira atzerrian enpresako praktikak burutuz, Erasmus bekei esker.

Hezkuntza-abenturazale hauen jomugak Italia, Polonia eta Bulgaria bezalako herrialdeak izango dira. 

Hautatutakoen artean, hezkuntza-komunitatearen arreta erakarri duen kasu berezi bat nabarmentzen da. IMHko erdi mailako ikaslea da bera, eta, adin txikikoa izan arren, erronka onartu eta Bolognara (Italia) joango da bakarrik. Ikasle hau izango da Bologna hiria esploratzeko aukera duen eskualdeko ikasle bakarra. 

Hasierako ziurgabetasun eta beldur uneak gorabehera, gogo biziz eta ausardiaz onartu du erronka. Lan-praktikak, Institutu Nazionale di Fisica Nukleeare enpresa ospetsuan burutuko ditu. Nazioarteko lanbide-ingurunean murgiltzeko eta eskolan ikasitakoa zabaltzeko aukera izateaz gain, bertan, bizitzan behin gertatzen diren esperientziak bizi, bere mugak zabaldu eta gozatzeko aukera izango du.

Beren kideen laguntzarekin eta IMH Campuseko hezkuntza-komunitatearen babesarekin, gazte hauek esperientzia aberasgarri batean murgiltzeko prestatzen ari dira. Esperientzia horrek, beren gaitasun profesionalak indartzeaz gain, bizi-irakaspena ere emango die. Zorte ona opa diegu, eta gozatu nazioarteko abentura ahaztezin honetaz!