IMHko Kanpaldi Teknologikoa: DBHko Ikasleei Lanbide Heziketa Hurbiltzeko Esperientzia

2025/05/13 09:19:43 GMT+2

Aurten, IMH LHII-k, DUALIZA ORIENTAren laguntzarekin, Kanpaldi Teknologikoa antolatu du bigarren urtez jarraian. Kanpaldiaren oinarria DBHko ikasleei Lanbide Heziketa ezagutaraztea da. Hainbat ikaslek parte hartu dute aurten, astebetez IMHko instalazioetan murgildu dira eta, Lanbide Heziketaren arlo desberdinak ikasteko aukera izan dute.

Orientazioko astebeteko programa honen bidez, ikasleek mekatronika, diseinu industriala, piezen fabrikazioa eta beste hainbat tailer praktiko landu dituzte. Ikasleek, halaber, enpresa bisitak egin dituzte, Makina Erreminta museoa bisitatu, eta orientazio tailerrak ere izan dituzte, adibidez “belaunaldien arteko jardunaldia”. Guzti honek, etorkizuneko ikasketa aukerak argitzeko lagundu die. Erabaki garrantzitsuak hartzen dituzten unean, programak ikasleei argibide praktikoak eta teorialak eskaintzen dizkie, eta horrek zalantzak argitzea ahalbidetzen du.

Mentoreak, IMHko ikasleak izan dira. Egun batzuez irakasle izateko aukera izan dute eta DBH-ko ikasleei etorkizuneko aukera profesionalei buruzko esperientzia zuzena eskaini diete. Horrek, ikasleen motibazioa eta ikaskuntza prozesua hobetzea lortu du eta irakasleen ikuspegia hobeto ulertzeko aukera eman die.

Azken finean, IMHko Kanpaldi Teknologikoak praktikatik ikastea eta lanbide heziketaren mundua hobeto ezagutzea ahalbidetu du, ikasleentzako aukera berri eta aberasgarria izan da.