IMHko Ingeniaritza Dualaren 14. promozioak diplomak jaso ditu

2013/02/28 00:00:00 GMT+1
Alternantziako eredua bultzatzeko konpromisoa hartu du Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak

Ospakizuneko argazkiak...

Ixaka Egurbide, IMHren Ingeniaritza Dualeko Eskolaren Zuzendariak hasiera eman dio ekitaldiari eta ondoren Xabier Ortueta AFMko Zuzendari Nagusi eta IMHko Presidenteak hartu du hitza. Jarraian 14. promozioko diplomatuen eskola-tutoreek ikasleen ikasketa prozesua gogoratu dute adekdota artean eta azkenik Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak diplomak banatu eta ekitaldia itxi du.

Ekitaldian ikasle, irakasle eta gurasoekin batera, enpresa eta erakundeetako ordezkariak izan dira, besteak beste Elgoibarko Alkatea, Gipuzkoako Berrikuntza Diputatua eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea.

Diploma jaso duten 26 ikasleek Frantziako CESI erakundeari atxikitutako IMHren Ingeniaritza Dualaren titulua eskuratu dute. Europan ibilibide luzeko alternantziako ereduan ikasi dute eta CESI erakundearen bermea dute horren adierazgarri.

2011an IMHko Ingeniaritza Duala UPV/EHUra atxikitu zen eta 2012an alternantzia ereduko estatuko lehen gradu homologatua abiatu zuen. Ikasketak eta kontratudun lana uztartzen dituen eredu honek urtero sortarazten ditu balio erantsi handiko lanpostu berriak.