IMHko ikasleen ordezkaritza ChinaSkills 2019-n

2019/05/08 15:50:00 GMT+2
IMHko Mekatronikako bi ikaslek eta irakasle batek TIANJIN-Txinako Nazioarteko SKILLS txapelketan parte hartu dute.

Urtean behin TIANJINen antolatzen diren CHINASKILLS erakustaldian parte hartu dute IMHko heziketa zikloetako Unai Gallastegi eta Andoni Ariznabarreta ikasleek eta Paco Navarro irakasleak.

Erakustaldiak bertako eta nazioarteko atalak ditu; bertakoan 104 talde txinatarrek parte hartu dute eta nazioartekoan 16 taldek, Espainia, Portugal, Pakistan, Tanzania, Indonesia, Tailandia eta Camboyatik etorritakoak.

Nazioarteko lehiaketa Tianjin-eko sino-German teknologia aplikatuaren Unibertsitateak antolatu du zortzigarren urtez, proba "Ekoizpen-lerro automatizatuaren instalazio eta martxan jartzea" izanik.

AFM Clusterrareren nazioarteko estrategiaren eremuan, IMHk eta TIANJIN-go CSMC ikastetxeak hainbat proiektu lantzen dituzte txinako ikastetxea 2003an inauguratu zenetik, besteen artean, irakasle eta ikasleen prestakuntzan, heziketa zikloen garapen eta homologazioan, ingeniaritza dualaren atzerriko misioan eta hemen aipatzen den erakustaldiaren parte hartzean.

 

Ikusi hemen:

- IMHko taldearen argazkiak

- Txapelketako antolakuntzaren argazkiak...