IMHko ikasleek China Skills 2015 Nazioarteko Topaketan parte hartu dute

2015/07/01 23:00:00 GMT+1
Tianjingo ZDVTI eta China Skillsek antolatzen duten erakustaldia Txinako Gobernuak sustatzen du txinatar erreformaren barruan hezkuntzan berrikuntza bultzatzeko helburuarekin.

ARGAZKIAK....

Francisco Navarro Cadenas irakaslea eta mekatronika industrialeko Gorka Aginaga Osa eta Iker Txurruka Zabala ikaslez osatutako IMHko taldea "China Skills - 2015 National Vocational Students Skills Competition" nazioarteko erakustaldian parte hartu dute Txinako Tianjin hiriburuan. Zortzigarren edizioa uztailaren 3an burutu da eta estatu txinatarraren agintariek, Hezkuntza Ministerioko agintariek eta Industriako adituek parte hartu dute.

Erakusketa hau ZDVTI ikastetxean antolatzen da (Tianjin Sino-German Vocational Technical College) China Skills erakundearekin elkarlanean. Egun ZDVTI ikastetxea zentru erreferentea da Txinan, eta hainbat eremutan ikasten duten 9.500 ikasle ditu.

ZDVTIk IMHrekin kolaboratzen du 2014ko martxoan sinatu zen akordioa dela eta. Akordioari esker ZDVTI-ko ikasleek fabrikazio mekanikoko produkzioko programazioaren ikasketak egin eta Espainiako titulu homologatua lortzen dute. ZDVTI ikastetxeak gonbidatu du IMHko ordezkaritza erakustaldian parte hartzera, Espainia ordezkatuz, eta Txina, Tailandia, Alemania, Hego Korea, Laos, Singapur eta Tanzania herrialdeekin batera parte hartu du.

Erakusketa honetan Lanbide Heziketako ikasleek arlo industrialeko hainbat proba egin dituzte. IMHko ordezkaritzaren kasuan produkzioko lerro automatikoen doikuntza eta instalazio proban parte hartu dute, sektore horretako nazioarteko enpresek eman dituzten baliabideak erabiliz.