IMHko ikasleak Nazioarteko ChinaSkills-etan

2017/05/12 00:00:00 GMT+2
IMHko Mekatronikako bi ikaslek Espainia ordezkatu dute TIANJIN-Txinako Nazioarteko SKILLS erakustaldian.

Aurten 47 ordezkarik parte hartu dute maiatzaren 9an Tianjin hirian ospatu den CHINASKILLS erakustaldian, 37 txinatar eta 10 atzerritar, alegia.

IMHren aldetik parte hartzaileak Eñaut Salegi Itziartarra eta Mikel Diez eibartarra, Mekatronikako Goi-Mailako Heziketa Zikloko ikasleak dira. Heziketa zikloen espezializazio ikastaroa amaitzen dihardute IMHn, eta Duala DANOBAT enpresan. Beraiekin batera Paco Navarro irakaslea joan da Tianjinera.

Txinako erakustaldi honetan IMHko ordezkarien parte hartzen duten hirugarren urtea da. Zorionak!

 

Argazki gehiago Facebook eta Instagramen