IMHko Zikloetako ikasleak gertu Europako Batasunean praktikan egiteko

2008/02/18 01:00:00 GMT+2
”Lanbidean heziz, Europa bizi”, 2008an atzerriko praktikak egiteko Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzaren leloa

Lanbide Heziketako euskal 900 ikasle inguru Europara joango dira otsaila eta martxoa bitartean, hauen artean Elgoibarko IMHko 9 ikasle.


Atzerriko praktikak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak ikasle guztiak bildu zituen otsailaren 14an Donostiako Kursaalean honako helburuarekin: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Etengabeko Ikaskuntzako Programaren barruan (2007- 2013) burutzen diren mugikortasun proiektuak bultzatu, eta aldi berean, eskerrak eman proeiktuek aurrera egiteko parte hartu dutenei, ikastetxe, promotore, ikasle eta gainontzeko guztioi. Mugikortasun proiektuen ekarpenak handiak dira parte hartzen duten onuradunentzat, besteak beste kultura aniztasuna eta Euskadiren aberastasuna bultzatzen baita pertsonaren heziketa eta kualifikazioa hobetzearekin.


Europa Batasuneko praktikak 2 proiekturi esker egiten dira: Leonardo Da Vinci (Erdi Mailako zikloa) eta Erasmus (Goi-mailako zikloa). 2 astetan zehar ikasleek egonaldia egingo duten herrialdean hizkuntza eskolak jasoko dituzte eta ondorengo 10 asteetan dagokien profil profesionalarekin bat datorren praktikak egingo dituzte enpresetan.


Atzoko ekitaldian, parte-hartzaileek joango diren herrialdeari buruz informazioa jaso zuten pantaila erraldoian eman ziren irudiak ikusita eta herrialde hauetako irakasleen eskutik. Etorkizun hurbileko Leonardo-Erasmus ikasleek aholku eta ongi-nahi zerrenda oparoa jaso zituzten.


Zorte on beraz guztioi eta bereziki   Austria, Finlandia, Irlandara eta Italiara joango diren IMHko ikasleei.