IMHko ikasleak EuskoSkills 2025ean: urrezko domina CNC fresaketan!

2025/05/16 14:28:19 GMT+2

Maiatzaren 13tik 15era bitartean, Irungo Ficoban ospatu da EuskoSkills 2025, Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen arteko txapelketa nagusia. Lehiaketaren helburua, ikasleen gaitasun teknikoak eta profesionaltasuna sustatzea, eta, aldi berean, Lanbide Heziketaren kalitatea eta berrikuntza erakustea dira.

IMH LHII-ko ikasleek parte hartu dute hainbat modalitatetan, hala nola CNC fresaketa, CAD diseinu mekanikoa eta mekatronika industriala. Taldea honako ikasleek osatu dute: Jara, Nicole, Xuban eta Jon. Haiekin batera, irakasle laguntzaile hauek aritu dira: Oinatz, Imanol, Joxean eta Paco.


Lehiaketan egindako lan bikainaren erakusgarri, Jara RicoProdukzioko Programazioa zikloko ikasleak, urrezko domina eskuratu du CNC fresaketa modalitatean. Lorpen bikaina izan da, bai norbanako mailan bai talde osoaren ahalegina kontuan hartuta.

 

 

 

EuskoSkills 2025ean parte hartzea esperientzia aberasgarria izan da ikasleentzat, non euren trebetasunak proban jarri eta beste ikastetxeetako ikasleekin harremanak estutzeko aukera izan duten. Halako ekitaldiek Lanbide Heziketaren garrantzia eta kalitatea azpimarratzen laguntzen dute, eta ikasleen motibazioa areagotzen dute.

Zorionak Jara eta IMHko ikasle guztiei egindako lanagatik eta ordezkaritza paregabeagatik! Harro gaude zuen prestakuntza eta talentua EuskoSkills bezalako ekitaldietan erakutsi izanaz.