IMHko ikasle taldeak ekintzailetza jorratu du EJE - Urrats Bat barrutian eta POI-POPBL metodologia aplikatuz

2007/01/29 01:00:00 GMT+2
IMHk formaziorako abiatuta duen metodologia berritzaileen ildotik, administrazio eta kudeatzeko ikasgaian ekintzailetza aplikatu du erdi-mailako mantenimenduko ikasle talde batekin euskal produktuak hornitu era erosiko dituen enpresa sortuz.

Hezkuntza Sailak ekintzailetzarako antolatuta duen Urrats Bat-en eskutik EJE - Europako Enpresa Gaztea proiektuan sustatu du Euskal Herriko ikastetxeetan. IMH ere sartu da proiektuan eta horretarako, zikloetako ikasleek duten ikasgai bat erabili du: Enpresak administratu eta kudeatzeko modulua era tradizionalean irakatsi beharrean, aurten IMEko taldeak (erdi mailako mantenimendukoak) enpresa bat sortu behar izan dute.

Horretarako, aztertu behar izan dute zein zen formula egokiena enpresa abiatzeko, eta kooperatiba sortzea izan da erabakia. 8 laguneko taldean enpresako funtzioak banatu dira eta bakoitza arduratu behar izan da dagokionean: harreman publikoak, administrazio eta finantzak, produktu, garraio, informatika eta marketing arduraduna alegia. Banketxeekin, Inem-ekin, enpresa hornitzaileekin, komunikabideekin, eta abar luze batekin harremanetan jarri behar izan dira bere ekimenari aurrera egiteko.

Katalogoa lantzen daude une honetan eta azken fasea izango da produktuaren salmenta egitea. Horretarako sozio talde bat dute Malagan, beste ikaste talde bat alegia. Hauek eskatu duten produktuak era askotakoak dira, besteak beste: jatekoak (gazta, txakolina), kamisetak, surf taulak, pilotarien arropa.

Ikasleek proiektua planteatu zitzaienean zailtasunak ikusi zituzten baina proiektua hasi ondoren adierazi dute esperientzia erabat aberasgarria gertatu zaiela, eta ikasi beharrekoa errealitatean aplikatu dutenez, ikasitako guztia dagoeneko buruz dakitela.

Hori da hain zuzen IMHn planteatzen den ikasteko filosofia, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan ezagutza erabat barneratzen da eta errealitatean aplikatuta, esan beharrik ez da esperientzia bezalakorik ez dagoela.