IMHko heziketa zikloetako ikasturte berria
Ikasleek irailaren 8an izan zuten ongi-etorri ekitaldia eta arduradunek azaldu dieten bezala, IMHko goi-mailako zikloetan ikasleek proiektuetan oinarritutako irakaskuntza metodoa erabiliko dute beharrezkoak dituzten gaitasunak eskuratzeko eta eleaniztasun proiektuan ere aurrerapausoak emango dira ikasleek euskaraz, gazteleraz eta ingelesez ikas dezaten.
Lehen mailan 135 ikasle, bigarren mailan 130 eta hirugarren mailan 24 ikasle, guztira 269 alegia, 2009/10 ikasturtea hasi da IMHn Lanbide Heziketako Zikloentzat. Matrikularen gorakada izan da aurten ere, eta datu positiboa da hau, makina erreminta fabrikatzaile eta erabiltzaileen sektoreak premia baitu langile kualifikatuak lortzeko.
Matrikula espezialitatea azalduz, Proiektu mekanikoen garapenean 39, Fabrikazioan 93 eta Muntaian 138, ikasleen joera muntai arloko ikasketak egitea da, hau ere positiboa makina erremintak fabrikazio langileekin batera gehien behar duten profila baita. Emakumezkoak ikasleen %7 osatzen dute, berez aurtengo kurtsoan %93 gizonezkoak dira. Iaztik hona 2 puntu jaitsi da.
Duela bi urte abiatu genuen Ikasi eta lan proiektuak, baina aurten ez dugu promozio berririk izango krisialdia dela eta Jaurlaritzak hala erabaki duelako. Beraz, bigarren eta hirugarren mailako ikasleak ditugu, 54 ikasle guztira.
Bestalde, gogoratu Ingeniaritzan Eskolaren 1 mailako ikasleak irailaren 14an abiatuko dutela kurtsoa hilabeteko prestakuntza trinko batekin eta enpresetan urriaren 13tik aurrera hasiko dira. Honez gain, bigarren mailakoek atzerriko misioan dihardute orain, hau da 12 astez atzerriko enpresa batean laneanHirugarren mailako ikasleek karrera amaierako proiektua irailaren amaieran aurkeztuko dute. Bitartean lanean eta ikasten dihardute (3 egun lanean, 2 eskolan). Guztira Elgoibarko IMH Ingeniaritza Eskolak 100 ikasle inguru prestatzen ditu.
Informazio gehiago IMH 943 74 82 65 (Amaia Ansola) edo www.imh.es gunean.