IMHko Heziketa Zikloetako ikasleen kurtso bukaerako ekitaldia

2005/06/27 00:00:00 GMT+2
Datorren 2005ko ekainaren 30ean izango da, arratsaldeko 18:30etan, IMHko Areto Nagusian

Lantokiko prestakuntza ekainaren 29an amaitu ondoren, 30ean jasoko dituzte diplomak Goi-mailako Proiektu Mekanikoen Garapena, Mekanizazio Bidezko Produkzioa, Industri Ekipoen Mantenimendua eta Erdi-mailako Mekanizazioko Teknikoa ikasi duten ikasleek. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Elgoibarko Udala, AFM eta IMHko ordezkariek parte hartuko dute.