IMHko Heziketa Zikloetako ikasleek diploma jaso zuten
Goi-mailako Proiektu Mekanikoen Garapena, Mekanizazio Bidezko Produkzioa, Industri Ekipoen Mantenimendua eta Erdi-mailako Mekanizazioko Teknikoa adarretako bigarren urteko ikasleek izan ziren diplomak jaso zituztenak ekainaren 30eko ekitaldian.
Hizlariek diplomatu berriak animatu zituzten beraien etorkizunari buruz gogoeta egitera: kontzienteki pentsa dezaten hemendik aurrera eman beharreko pausoekin eta erabakitakoarekin modu koherentean joka dezaten. Baita ere animatu zituzten makina erremintaren sektorean integratzera, Euskadin horren esanguratsua den arloan, eta azkenengo mezua izan zen gure herrialdeko etorkizunaren parte direla eta beraz, arduraz eta etengabeko prestakuntzarekin aurrera egin dezatela.