IMHko Heziketa Zikloetako ikasleak Norvegian

2011/05/05 23:00:00 GMT+1
IMHko Lanbide Heziketako atala bi urteetarako garatzen ari den Leonardo Elkarteak Proiektuko ekintzen artean, bigarren egonaldia egin da Norvegiako Bergen hirian.

Apirileko egonaldi honetan parte hartu duten IMHko ikasleak ikasi eta lan ereduko industri ekipoen mantenduko bi ikasle eta ikasi eta lan ereduko produkzio bidezko mekanizazioko beste bi ikasle izan dira.

Norvegiako Lanbide Heziketako datu batzuk:

 

  • Lhko Ikasketen iraupena: 4 urte. Lehen urtea oinarrizko prestakuntza teknikoa, bigarrena espezializatzekoa, eta 3. eta 4. urtean ordaindu gabeko praktikak enpresetan. Prozesu hau amaitzean azterketa bat egiten dute eta hau gaindituz gero Ziurtagiria lortu eta ikasketak amaitzen dituzte.

  • Ikasturte akademikoak 1.300 ordu irauten ditu.

  • 2. urtetik aurrera sistema oso malgua da eta ikasle bakoitzak espezializazioa aukeratzen du (lanbideak).

  • LH ondoren unibertsitatera joan daitezke (edozein ikasketa mota).

  • LH-n ikasgai komunak eta teknikoak ez direnak ematen dituzte: ingelesa, matematikak, gorputz-hezkuntza.

 

Aurkeztu zizkiguten azalpenetan azpimarratu zuten beraien ikuspegitik garrantzitsuena dela ikasleak ohitura onak izatea: ohitura osasuntsuak, sasoiko egotea, konpromisoa, ardura, lan-taldea. Beraien ustez, ikaslea kontratatzeko orduan enpresek begiratzen dutena da, sailkapen honetan: ikaslea eskolara joan ez den egun kopurua, jarreraren nota, eta ikaslearen sasoia eta osasuna.

 

Norvegian Laksevåg videregående skole ikastetxearekin egin genuen egonaldia. Hurrengoa urrian izango da Ipar Irlandan.