IMHKo Heziketa Zikloek hasi dute ikasturte berria

2007/09/11 23:00:00 GMT+1
"Lan eta ikasi" eredua ere abiatuko da, fabrikazio mekanikoa eta industri ekipoen mantenimenduko 2 talderekin.

Lehen kurtsoan 136 ikasle eta bigarren kurtsoan 85 ikaslekin, guztira 221 alegia, 2007/08 ikasturtea hasi da IMHn Lanbide Heziketako Zikloentzat. Lehen kurtsoan gorakada izan da, eta datu positiboa da hau, makina erreminta fabrikatzaile eta erabiltzaileen sektorea larri baitabil langile kualifikatuak lortzeko, jaiotze tasaren jeitsiera nabarmena eta langileen erretiroar dela eta. Matrikula arloka azalduz, Diseinuan 37, Fabrikazioan 79 eta Muntaian 105, ikasleen joera muntai arloko ikasketak egitea dela nabaria da, hau ere positiboa makina erremintak fabrikazio langileekin batera gehien behar duten profila baita. Emakumeak %7 suposatzen du, azken urteetan berdintsu, ez dugu altsatzea lortzen.

Aurten estreinekoz lan eta ikasi proiektua abiatzeko ere taldeak lortu dira eta fabrikazio eta muntaian 27 ikasle arituko dira ikasten eta urtarriletik aurrera atsaldero 4 orduz lanean, txandakatze sistema erabiliz. Esperientzia pilotu hau aitzindaria da estatu mailan eta Usurbil, Santurtzi eta Gasteizko Mendizabalarekin batera abiatu dugu. Honen harira aipatuko dugu IMHn lan eta ikasi txandakatze sistemarekin 11 urteko esperientzia badugula Ingeniaritza Eskolan erabiltzen baita, kasu honetan, enpresan astean 3 egun lanean jarduten dute eta ikasten 2.

Irailean zehar Ingeniaritza Eskolako promozio berriko ikasle onartuak enpresetan dabiltzala lan-elkarrizketak egiten kontratatuak izateko. Ikasturtea Ingeniaritzako lehen kurtsokoentzat irailaren 17an abiatuko da eta enpresetan urriaren 15ean hasiko dira lanean.