IMHko Goazen euskara planak 5 urte bete ditu

2009/05/19 23:00:00 GMT+1
Maiatzaren 25ean IMHk Elgoibarko Udalarekin duen hitzarmena berrituko du eta hizkuntza kudeaketaren ibilbidearen balantzea aurkeztu.

IMHko Goazenen balantzea aurkezteko egingo den ekitaldia Elgoibarko komunikabideei, euskalgintzako ordezkariei eta interesatuei zuzenduta dago eta maiatzaren 25ean burutuko da Elgoibarko Udaletxeko Pleno Aretoan, eguerdiko 13:30etan.

Parte hartuko dutenak:

  • Alfredo Etxeberria, Elgoibarko Alkatea eta Jon Peli Uriguen, Euskara Batzorde Burua.

  • Joxean Egaña, IMHko Zuzendaria eta Edurne Bilbao Komunikazio arduraduna eta Euskara Koordinatzailea.

  • Ahize-AEKtik Isusko Diez, hizkuntzen kudeaketarako aholkularia.