IMHko giza baliabideen alholkularitzak sektore aeronautikora zuzendutako Skills Hub europar proiektuko bostgarren bileran parte hartu zuen

2015/03/11 01:00:00 GMT+2
2013ko urrian Skills Hub Aero proiektua martxan jarri zen, ACP-European Aerospace Clusters Partnership-ek bultzatua, proiektuaren azken bilera Perugian (Italian) egin zen pasa den otsailean.

IMHko giza baliabideen alholkularitzako adituak parte hartu zuen Skills Hub proiektuko Perugian antolatutako bileran. Bertan, ondoren bisitatu ziren inguruko enpresa batzuen eta Boloniako Unibertsitatearen esperientzia interesgarriak aurkeztu ziren. Bestalde, bi lantaldeen (CNC Langileena eta Mantenu Aeronautikoeena) aurrerapenen berrikustea egin zen.

Saioarekin amaitzeko, enpresek eskatzen dituzten zeharkako gaitasunen gaia jorratu zuten, baita ere lan egiterako orduan hizkuntz berdina erabiltzea duen garrantzia, kasu honetan ingelesa, azpimarratu zen.

Proiektukoaren itxierako azken workshop-a apirilean izango da Hamburgen. Informazio gehiago eskuratzeko Ana Villate-rekin ( avillate[abildua]hegan.com ) kontaktatuan jarri.