IMHko "fresatzeko makinaren mekanizatua" ikastaroa saritu du MECek

2004/11/24 01:00:00 GMT+2
eIMHk hirugarren saria jaso du Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak (CNICEk) antolatzen duen 2004 edizioko multimedia materialeen lehiaketan.

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak garatzen duen on-line bidezko prestakuntza teknikoak bigarren aldiz lortu du Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak etekinik lortzeko helbururik ez duten erakundeek sortutako material multimedia berritzaileei ematen dien saria. 2002 urtean bigarren saria eIMHko “CNC 8050 Tornua programazioa” ikastaroak lortu zuen.

CNICEk 1999 urtetik kaleratzen du deialdia artero, ikasgelan bai on-line edo baita bertan erabilgarriak diren euskarri multimedietan diseinatutako material curricularrak saritzeko.

IMHko on-line ikastaro teknikoak guztiz didaktifikatuta daude. Honela, arin eta zuzen IMHko web orriaren bidez sartuz, ikasleak simulatzaileekin egin ditzake ariketak eta ikastaroa bere gain dagoen tutore baten laguntzarekin jarraitu. Edukinak IMHko irakasleek landu dituzte, lanbide heziketa iraunkorreko ikastaroetan lortutako esperientzian oinarrituz.

Pasa den hilean Europako Elearning Awards-en aurkeztu ziren 1.021 lanetatik, lehen 100 hautatuetako bat IMH izan zen.

IMHko elearning ikastaroak...

CNICE sariak...

European elearning awards...