IMHko EKO-mezuak harrera bikaina izan zuen Club 400-Euskalitek antolatutako praktika onak trukatzeko 1. topaketan

2004/12/02 01:00:00 GMT+2
Kalitaterako Euskal Fundazioak antolatutako topaketan aurkeztu ziren 17 kasuetatik orijinaltasunagatik aipamena izan zuen eta agertutako lan hoberenen artean sailkatu zen IMHren "EKO-mezuen" kasu praktikoa.

Kalitaterako Euskal Fundazioa den EUSKALITeko Club 400 taldeak estreinekoz antolatu du aurten Praktika Onen lehen topaketa, ezagutzak trukatu eta beste taldekideengandik ikasteko helburuarekin.

Praktika onak erakundeak egin dituenak dira, kudeaketa arloan arazoak konpotzeko egindakoak, eguneroko kudeaketan egin daitezkeen aldaketa edo ekintza txikiak baina, askotan, etekin handiak ekartzen dituztenak erakundearentzat eta epe, kostu eta abarretan konponbidea ematen dutenak.

Hizlariek arazoaren jatorria edo zailtasuna azaldu zuten, ondoren, erabilitako konponbidea eta izandako ondorioak.

IMHn partetik Imanol Iturriak EKO-mezuak kasua aurkeztu zuen, ingurugiroaren sistema ezartzeko sentsibilizazioa eragingo duten garrantzizko arloak ikutuz, helburua, paper, ura eta argia aurreztea izanik.

Epaimahaiak, Club-eko partaidez osatua, hiru praktika hoberenei banatu zizkieten sariak, erabilgarritasuna, orijinaltasuna eta aurkezpenaren irizpideen arabera.